XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Krater honen sorrera Triasiko aldean gertaturiko itsas espezieen erabateko suntsipenarekin lotu daiteke.

Berriagoa da Mexikoko golkoan berriki aurkitutakoa, dinosauruen hondamenarekin lotzen dena.

Hau, lehen esan bezala, orain dela 65 milioi urte moldatu zen.

Baina, berriago izanda ere, Quebec-ekoa baino itzelagoa da, bere diametroa 180 kilometrokoa baita.

Horrek bere efektu katastrofikoak Kanadako meteoritoarenak baino handiagoak izan zirela esan nahi du.

Berriena Arizonan kokaturik daukagu.

Ospe handia duen krater hori orain dela 50.000 urte moldatu zen (gizakia bizi zeneko garaian, beraz) eta bere diametroa kilometro t'erdikoa da; oso txikia, beraz, orain arte aztertutakoekin konparatzen badugu.

Adibide guzti hauek, eta gehiago ere bai, ukaezinezko froga dira Lurraren kontra noizean behin meteoritoen talkak gertatzen direla egiaztatzeko.

Baina historia hasiz gero izan ote da horrelako fenomenoak gertatzeko aukerarik?

Zer gertatuko litzateke meteorito batek gaur egun Lurra joko balu?

Lehen aipatu dugun Tunguskako kasua 1908. urtean gertatu zen.

Dudarik gabe, Lurraren atmosferara sartu zen meteorito baten eragina jasan genuen orduan.

Meteorito haren tamaina, zientzilariek egindako azterketen arabera, 70 metrokoa (diametroa) baino handiago ez zen eta, dirudienez, atmosferan 6.000 metroko altueran desintegratu zen.

Fenomeno hark, gaur egun dakigunez, ozono-geruzaren % 35 suntsitu zuen eta bere eragina ez zen erabat hiltzailea izan, biztanlerik gabeko Lurraldera erori zelako.

Orain dela gutxi, 1972. urtean, beste meteorito bat sartu zen Lurraren atmosferara.